2012KO EKAINAREN 27AN ETA 28AN ORDUÑAKO ATERPETXEAN GETXOKO GAZTEENTZAKO SORMEN TOPATETAK ANTOLATU DIRA
Getxoztar gazteok ludikotasunaren baitan SORMENA lantzea helburu duten topaketetan parte hartzeko aukera duzue. Ekainaren 27an eta 28an Orduñako aterpetxean hainbat tailer eta ikastaro trinko eskainiko dira Getxoko Udalaren Euskara Sailari esker. Lagun artean egon eta ongi pasatzeaz gain begiraleen laguntzarekin hainbat diziplina artistiko jorratuko dira:
- Antzerki teknikak
- Bideogintza
- Musika
- Gorputz espresioa
- Kamiseten kustomizazioa
- …
Parte hartzeko prest? Eman izena ekainaren 12a baino lehen! Eman izena eta zatoz lagunekin esperientzia ahaztezin bat bizitzera!
IZENA EMATEKO ONDOKO PAUSUAK BETE EKAINAREN 12a BAINO LEHEN:
1. Beheko fitxa bete ala datuak helbide honetara info@izarrendistira.com
- Izen-abizenak
- Jaioteguna
- Telefono zenbakia
- NAN zenbakia
2. Ordainketa egiteko:
- Kopurua: 20 euro
- Matrikula prezioaren barnean:
- Autobusa
- Asegurua
- Bazkari(2) , azkaria, afaria eta gosaria
- Loaldia
- Tailerrak (materiala barne).
- Zenbakia: Euskadiko Kutxa – 3035 0014 69 0140064104
- Kontzeptua: parte hartzailearen izen abizenak
3. Ordainagiria eta gurasoen baimena daukan orri hau bete
ondoren helbide honetara bidali:
- KulturKabia (Aintzane) – k/ Arlozabal 8bis-1c – 48220, Abadiño-Bizkaia
- Gurasoen baimena deskargatzeko sakatu hemen
4. Sormen Topaketetera ekarri beharreko materiala:
- Lo sakua
- Bi eguneterako arropa
- Norberak behar dituen higiene produktuak
- Aukeran: mozorroak, argazki kamera, bideo kamera…
INFORMAZIO GEHIAGO
663 083 736
info@izarrendistira.com








